
LARRAUN IBARRA · NAFARROA
Lurraldea, oroimena
5.000 urte oinez
Nafarroako mendialdeko paisaian barrena ibilbide eta bisita gidatuak, Lekunberri eta Aralarko mendikatearen inguruan, Iruña eta Donostiaren erdibidean (+ mapan ikusi).
Trikuharriak, santutegiak, herriak, «erret bideak», mendi komunalak… ibarrak gordetzen dituen istorioak, denborak oraindik ezabatu ez dituenak.

ASTIRO ZER DEN
Ez da bisita gidatu bat. Lurraldearekin elkarrizketa bat baizik
Esaera zaharrak dioen bezala… «Izena duen guztia omen da».
Astiro Nafarroako Larraun ibarrean sortu da, ideia sinple batetik abiatuta: paisaiak historia duela, kontatzea eta partekatzea merezi duen historia.
Nafarroako mendialdeko paisaia. Bere ondarea, mitologia, haran eta herrien historia, euskara eta aspaldiko bizimodu tradizionalak.
Ibilaldi bakoitza bidean aurkitzen dugunetik sortzen den kontakizuna da: duela 5.000 urteko trikuharri bat, Mikel Aingerua herensugea garaitu zueneko santutegia, pagadi arteko bide zahar bat, Rokosa Mendiak edo Idahoraino iritsi ziren artzain haiek zeharkatu zuten bera.
Zintzoa eta zaindua izan nahi duen kontakizuna. Izan ere, benetazkoa denak ez du gehiegikeriaren beharrik, entzuna izan baino ez.
Astiro, poliki, patxadaz. Horrela uste dugu izan behar duela ibilaldi batek: zeure erritmoan.
LURRALDEA
Larraun, Aralar eta azpian dagoena
Larraun ibarra aztarnategi megalitiko gehien dituen aurre-pirinioetako ibarretako bat da. Bere baso eta gailurrak bertan bizi izan ziren lehen artzainen oroimena gordetzen duten trikuharriez josia dago.

Ibarraren gainean altxatzen da Aralar, mendikate sakratua. Bere gailurrean XI. mendean San Migel Santutegia eraiki zuten, are kultu-leku zaharrago baten gainean. Elizaren azpian, bertan dagoen leizean, herensugearen arnasa entzuten dela diote zenbaitzuk oraindik ere.

Bere gailur eta herrien artean Nafarroako foruek jaso eta berauen erabilera arautzen zituzten «erret bideak» igarotzen dira, gaur egungo errepide hitza hortik dator. Herriak, pagadiak, harizti, borda eta larreak, bada non galdu.

Larraungo ibarra 17 herrik osatzen dute, bertako jendeak, arkitektura tradizionalak, mendi eta basoek berezko espazio bat eratzen dutelarik. Bizimodu tradizionalen fruitu den espazioa, non etxea da guztiaren erdigunea, «gogoratzen denetikan» behintzat.

ZER ESKAINTZEN DUGU
Ibilbide bakoitza kontakizun bat
Zeure martxan
NEURRIRA EGINDAKO IBILBIDEAK · NAFARROA

Talde pribatuentzat, interes zehatzak dituzten bidaiarientzat edo erakundeentzat. Ibilbidea denbora eta zuen interesen arabera diseinatzen dugu.
Maritik Ortzira
EGUN ERDIA · LARRAUN · PREHISTORIA

Jentilharribide* ibilbidean zehar, Oderitzko trikuharriak: eraikitzaileak, mitologia, sinesmenak eta duela 5.000 urtetik hona erantzunik gabe dirauen galdera.
Basoan barrena, 2 ordu eta erdiko (3,5 km) ibilbide zirkular xume bat, ahalegin handiren beharrik ez duena.
*Jentilharribide Ibilbidea auzolanean egokitutako ibilbidea da, Ondare Kultur Taldeak, Iturraskarri proiektu sozialak eta Oderitzko Kontzejuak Oderitzeko trikuharriak ezagutarazteko prestatua.
- 20€ pertsonako.
- Talde txikiak: 10 lagun gehienez.
- Mokau bat barne, bertako produktuekin.
- Elkargunea: Oderitzeko aparkalekua.
- Iruña edo Donostiatik ateratzeko aukera.*
*Salneurria eta aukera dagoen galdetu.
Larraungo Ibarra eta herriak
EGUN ERDIA · LARRAUN · IBARRA

Ibarreko herrietako bat bisitatuko dugu, Iribas, eta ibarrari izena ematen dion Larraun ibaiaren iturburua, non errota zaharraren aztarnak topatuko ditugun.
Antzinako etxeak, ibarraren historia eta antolakuntza administratibo tradizionala, auzolana, kontzejuak… komunitatean bizitzea guztiaren oinarri zen garai baten arrastoak.
3 orduko (6 km) ibilbide xume bat, ahalegin handiren beharrik ez duena.
- 20€ pertsonako.
- Talde txikiak: 10 lagun gehienez.
- Mokau bat barne, bertako produktuekin.
- Elkargunea: Iribaseko aparkalekua.
- Iruña edo Donostiatik ateratzeko aukera.*
*Salneurria eta aukera dagoen galdetu.
ERRESERBAK ETA KONTSULTAK
Hitzegingo al dugu?
Idatzi iezaguzu aukerarik dagoen, taldeak edo neurrira egindako ibilbideak kontsultatzeko. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez erantzuten dugu.
Edo nahiago baduzu bidali iezaguzu e-posta bat.

